'Hogei, hogei, hogei' erakusketa ikusgai da Berako Armi arte aretoan

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 8a, 09:00

85 artisten lanak biltzen dituen eskultura erakusketa inauguratu dute Beran.

Larunbatean egin zuten Armi galerian Hogei, hogei, hogei erakusketaren inaugurazioa. Azaroaren 28ra arte egonen da irekia eta ikusgai egunero, asteburuak barne, 11:00etatik 13:30era eta 15:30etik 19:00etara. 85 eskultorek parte hartu dute bertan, azken aldian Euskal Herrian egin den arte erakusketa zabalena izanik.

Ibilbide luzeko artisten lanak dira Beran erakutsiko dituztenak, tartean dira Koldobika Jauregi, Mari Jose Recalde, Iñaki Riverino, Ramon Balerdi eta Jon Ormazabal bertzeak bertze. Artista bakoitzak obra bakarra erakutsiko du. Erakusketaren helburua euskal kultura zabaltzea da eta Beran erakutsi ondotik asmoa Euskal Herrira zein atzerrira eramatea da. Guillermo del Olmok egin ditu komisario lanak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun