Hogei, hogei, hogei erakusketa irekiko dute bihar Berako Armi galerian. Azken aldian Euskal Herrian egin den eskultura erakusketarik handiena da Beran inauguratuko dutena, 85 artistaren lanak biltzen baititu. Ibilbide luzeko artisten lanak dira Beran erakutsiko dituztenak, tartean dira Koldobika Jauregi, Mari Jose Recalde, Iñaki Riverino, Ramon Balerdi eta Jon Ormazabal bertzeak bertze. Artista bakoitzak obra bakarra erakutsiko du.
Bihartik aitzinera eta azaroaren 28ra bitartean, erakusketa egunero ikusten ahalko da 11:00etatik 13:30era eta 15:30etik 19:00etara. Inaugurazio ekitaldia bihar eginen dute 17:00etan.
Erakusketaren helburua euskal kultura zabaltzea da eta Beran erakutsi ondotik asmoa Euskal Herrira zein atzerrira eramatea da. Guillermo del Olmok egin ditu komisario lanak.