Aditu hemen Estitxuren disko berriaren aurrerapena

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 6a, 07:00

Gaur, azaroaren 6an, aurkeztuko du Estitxuk bere azken diskoa sorterrian, Beran: Isilik daude harriak.  Arrazoi politiko, sozial, erlijioso edo moralengatik XX. mendean zentsuratuak izan diren hainbat kanta bildu eta moldatu ditu beratarrak. Disko horretako aurrerapena da kanta hau: Ehiza zakurra.

Mikel Santxezen laguntzarekin landu du Estitxuk bere azken lana, eta horrez gain, Harkaitz Cano idazleak egin ditu letren euskarazko itzulpenak.

Gaur, larunbata, Berako Kultur Etxean eginen du aurkezpena, 19:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun