Alde batetik, filmeko protagonistaren autoa izanen den ibilgailua behar dute: pick-upa, kamioneta...
Horrekin batera, nagusiaren autoa izateko 80-90eko hamarkadako auto dotore bat ere behar dute.
Eta gisa berean, 80-90eko hamarkadako auto gehiago ere behar dituzte, baita figuranteak ere. Horien kasuan, azaroaren 14an, igandean, egun erdiz Lesakan eginen dituzte grabaketak.
Azkenik, filmaketa egunean eta aitzinetik aritzeko boluntarioak behar dituzte.
Interesatuek 644 53 34 69 telefonora edo info@gastibeltza.eus helbidera idatz dezakete.
Grabaketen harira zenbait ohar
Filma grabatuko duen lantaldeak adierazi duenez, grabazio gehienak eremu pribatuetan eginen dituzte, «aitzinetik udal taldearekin solastatutako tokietan». Toki jakin batzuetan «dron ttiki bat» ere erabiliko dute. Gaineratu dutenez, «filmaketak iraun bitartean, egunerokoan ahal bezain guttien eragiten saiatuko gara».