Lesakako ferietan parte hartu nahi duten abeltzainekin bilera deitu du Lesakako udalak astelehenerako

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 5a, 19:00
Aziendak Lesakako 2019ko ferietan.

Iazko hutsaren ondotik, aurten bai izanen direla Lesakako feriak. Antolakuntza lanean murgilduta dago Lesakako udala eta astelehen honetarako bilera deitu du ferietan parte hartu nahi duten abeltzainekin. Bilera 19:00etan eginen dute Herriko Etxeko batzar aretoan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun