Mantentze lanak eginen dituen pertsona bat kontratatzeko prozedura abian paratu du Berako udalak

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 5a, 14:00

Azaroaren 12ko 13:30ak baino lehen aurkeztu behar da dokumentazioa Berako udalean.

Hautagaiek azaroaren 12ko 13:30ak arte dute epea beharrezko dokumentazioa Berako udalean aurkezteko. 

Mantentze lanetako eta zerbitzu anitzetako ofizial lanposturako aldi baterako lanpostu hutsa betetzeko euskara dakien pertsona bat kontratatzeko prozedura abiatu du Berako udalak. Era berean, etorkizunerako lan poltsa ere osatu nahi du deialdiaren bidez. Hautagaiek azaroaren 12ko 13:30ak arteko epea dute behar den dokumentazioa aurkezteko. 

Honako lanak egin beharko ditu langileak:

  • Berako ur sarearen kudeaketa: kontsumoa aztertzea, egunero kloro mailaren analisia egitea, ur emariak kontrolatzea eta ihesak detektatzea.
  • Mantentze-lan orokorrak zein biomasa galdaren mantenu lana egitea
  • Brigadarekin lankidetzan aritzea agintzen zaizkion lanetan.

Baldintzak hauek bete beharko dituzte hautagaiek: 

  • Espainiako edo Europa Batasuneko beste estatu bateko herritarra izatea. 
  • 16 urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina gainditua ez izatea.
  • Batxilergoko titulua, Bigarren Mailako Lanbide Heziketakoa, Goi Mailako Teknikaria  edo baliokidea den titulua izatea.
  • Euskarazko C1 mailako titulua edo baliokidea izatea. Titulurik ez dutenen kasuan maila hori akreditatzeko azterketa bat egin beharko dute. 
  • Eginkizunak betetzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.
  • Eginkizun publikoak betetzeko desgaikuntzarik edo etenaldirik ez izatea.
  • B motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea. Baldintza hori bete beharko dute hautaketa-prozeduran zehar eta kontratazio-aldian.
  • Edozein enplegu bulegotan enplegu-eskatzaile edo enplegu-hobekuntzako eskatzaile gisa izena emanda egotea

Eskabidearekin batera dokumentazioa konpultsatua aurkeztu behar da: Nortasun Agiri Nazionala, ikasketen titulazioa, euskarako titulazioa (hala badagokio), edo eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean horiek lortzeko moduan daudela egiaztatzen duten agiriak, B motako gidabaimena, eta enpleguaren edo hobekuntzaren eskatzailea dela egiaztatzen duen agiria.

Deialdiaren xehetasun gehiago jakiteko sakatu hemen

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun