Arantzako kulturaldian hainbat jarduera eginen dituzte asteburuan

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 4a, 19:00

Zenbait ekitaldi egin dituzte dagoeneko Arantzako udazkeneko kulturaldian eta igande honetan bukatuko da ipuin-kontalariekin

Azaroaren 6an eta 7an kulturaldiko azken ekitaldiak eginen dituzte Arantzan. Larunbatean, Maddi Ane Txoperenak Ene baitan bizi da eleberria aurkeztuko du liburutegian 17:00etan. Igande goizean Ombuaren itzala proiektua aurkeztuko du Patxi Biskertek herriko eskolan 12:00etan. Arratsaldean, berriz, Ameli eta Xirrikituen jostunek ipuin-kontalariak eskolan eginen du emanaldia, 17:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun