Nafarroako bigarren mailako aizkora txapelketaren finala jokatuko dute azaroaren 7an, igandean 12:00etan Igantziko plazan. Bortz aizkolari ariko dira lehian, tartean eskualdeko bi: Beintza-Labaiengo Jon Telletxea eta Zubietako Mikel Indakotxea. Bi lehenengoak maila nagusira igoko dira.
Telletxea eta Indakotxearekin batera Arribeko Ibai Soroa eta Txomin Amundarain eta Arostegiko Xuban Kañamares ariko dira. Bortz enbor moztu beharko dituzte: bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat.
Txapelketa ofizialaren aitzinetik, Igantziko haurrek ere herri kirol erakustaldia eginen dute.