Bortzirietako Hondakinen Mankomunitateak erabiltzaileei zerbitzu berriak eskaintzeko asmoz, bi edukiontzi berri jarri ditu Alkaiagako Garbigunean kafe kapsulak gaika biltzeko: plastikozko kapsulentzako bat, eta metalezko kapsulentzat bertzea.
Garbigunean kapsulak bildu ondotik, horiek garraiatu eta birziklatzeko Nestle enpresarekin akordioa sinatu du mankomunitateak. Beraz, enpresa hori arduratuko da kapsulak garbigunetik jasotzeaz eta ondotik horiek tratatzeaz.
Kafe hondarrekin kalitatezko konposta lortuko da eta ondotik hori arroza ekoizteko erabiliko da Arroz Solidario de Nespresso kanpainaren bidez. Arroz hori Elikagaien Bankuen Espainiako Federazioari ematen dio enpresak.
Plastikozko kafe-kapsulak birziklatzearen ondoriozko plastikoa galautsa lortzeko prozesu batean integratzen da. Material horrekin kutxak eta bulegoko aulkien osagaiak egin daitezke, bertzeak bertze, material hori beste produktu batzuk egiteko berrerabiliz. Aluminioa, bertzalde, bertze tratamendu-instalazio batera lekualdatzen da, gero bategiteko eta berrerabiltzeko, eta berriro lehengai bihurtzen da.