Auzo bilerak eginen dituzte bihar Berako Bortziriak, Ibaialde eta Agerra auzoetan

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 3a, 11:00

Lehenik, 18:30ean, Bortziriak karrikako bizilagunekin eginen dute batzarra, ondotik Ibaialdeko bizilagunekin 19:15ean, eta azkenik Agerrako auzokideekin zelai gorrian 20:00etan.

Berako Udalak herritarren parte-hartzea du helburu eta, horretarako, auzoz auzo, jendearekin biltzen ari dira auzotarren kezkak, arazoak eta beharrak ezagutzeko. Bihar izanen dituzte hurrengo bilerak eta datorren astean eginen dituzte azkenak. Ortzegunean izanen dira: 18:30ean Ziako Anguleroan eta 19:15ean Kauleko Maritxenean. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun