Larunbatean jokatu zen Izpuran Xilaba Bertsolari Txapelketako azken final aitzinekoa, eta dagoeneko erabaki da zein sei bertsolarik kantatuko duten azaroaren 13an Donibane Lohizunen jokatuko den finalean: Amets Arzallus Antia, Odei Barroso Gomila, Maddalen Arzallus Antia, Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren eta Patxi Iriart Iribarren.
Odei Barroso Gomilak irabazi zuen larunbatean Izpuran jokatutako azken final aitzinekoa. Berarekin batera aritu ziren kantuan Patxi Iriart Iribarren, Egoitz Zelaia, Maindi Murua Berra, Gillen Hiribarren eta Johaine Sarraillet bertsolariak.
Finaleko sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eus helbidean. Aretora sartzeko beharrezkoa izanen da Covid pasaportea erakustea.