Emozioen hezkuntzari buruzko tailerra eginen dute Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 2a, 18:00
Etxalarko Kultur etxean izanen da tailerra datorrean asteartean.

Datorren asteartean azaroaren 9an izanen da ikastaroa Etxalarko Kultur Etxean, 17:30ean.

Haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako guraso eta tutoreei zuzendutakoa da Etxalarren eginen duten emozioen hezkuntza tailerra. Hizlaria Garbiñe Goia familia eta bikote psikoterapeuta, haur eta helduen Gestalt psikoterapeuta eta haur traumaterapeuta izanen da. 

Tailerrean parte hartzeko ezinbertzekoa izanen da izena ematea. Horretarako bi bide daude: info@bortziriakgz.eus helbidera mezu bat bidaltzea, edota 634 223 659 zenbakira Whatsapp mezu bat bidaltzea. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun