Lesakako Realzalik peña aurkeztu dute

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 1a, 12:00

Jakina da Lesakan betidanik realzaleak izan direla. Oraingoan urrats bat gehiago egin eta peña bat sortu dute: Lesakako Realzalik. Urriaren 31n, igande eguerdian egin zuten aurkezpen ekitaldia Koskilla ostatuan, eta egun hori Bortzirietako Gorriekin senidetzeko baliatu zuten. Izan ere, bi peñek egoitza bera izanen dute, Koskilla ostatua. Juntako kideak direnak aurkeztu ondotik, peñaren kamiseta opari eman zioten Realeko bi jokalari lesakarrei, Iraia Etxarte eta Jorge Agirreri, baita logotipoa diseinatu duen Iraia Etxabideri ere. Peñako kide izan nahi duen edonork ateak irekiak ditu. Txarangaren doinuekin hasi zen ospakizuna bazkari batekin borobildu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun