Lesakako hainbat karriketan ura moztuko dute bihar eta etzi

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 1a, 09:00
Asteartean eta asteazkenean moztuko dute ura Lesakako zenbait karriketan.

Lesakako erdiguneko karrikak berritzeko lanak direla eta, azaroaren 2an eta 3an, astearte eta asteazkenean ura moztuko da hainbat karriketan 08:30etik 13:00etara. Arretxea, Beharko Plaza, Zarandia eta Pikuzelaia karrikei eraginen die ur mozketak.

Zehazki, Arretxea karrikan 1etik 22. zenbakira arte, Beheko Plazan 13, 15, 17 eta 19 zenbakietan, Zarandia karrikan 1etik 12. zenbakira eta Pikuzelaia karrika osoan moztuko dute ura.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun