Mugikorrarekin argazkiak ateratzen ikasteko ikastaroa heldu den ortzegunean Beran

Ttipi-Ttapa 2021eko urriaren 29a

Nafarroako Gobernuak eta Euskarabideak antolatuta, Sarean euskaraz programaren barrenean, mugikorraren kameraren ezaugarriak aprobetxatuz argazkiak ateratzeko ikastaroa emanen du Oier Fuentesek Beran. Ikastaroa dohainik izanen da.

Ikastaroa azaroaren 4an, ortzegunean, 17:30etik 19:30era eginen dute, Berako Beralandeta aretoan. Izen-ematea www.sareaneuskaraz.eus atarian egin behar da

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun