'Txapeldunen bihotza' bakarrizketa ortziralean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 1a, 10:00
Ainhoa Ruiz aktoreak eginen du bakarrizketa. Argazkiak: Tdiferencia

19:00etan izanen da bakarrizketa, Harriondoa kultur etxean. Sarrera doan izanen da.  

Ainhoa Ruiz aktore nafarrak bakarrizketa «dibertigarria, aldarrikatzailea, samurra eta hunkigarria» eskainiko du ortziralean 19:00etan Harriondoa kultur etxean. Txapeldunen bihotza bakarrizketak  maitasun erromantikoaren mitoak aztertzen ditu, hala nola, laranja erdiaren mitoa, minaren mitoa, esklusibotasuna eta abar luze bat.

Ruizek bere bizitzaren ibilbidea eginen du boxeo ring batean sartuta, eta barrez eta konplizitatez KO utziko ditu ikusleak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun