Gau Beltza ospatuko dute Lesakan ere urriaren 31n

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 29a, 14:00
Ator laukidena eta lastozko zapela edo bonegta eramateko eskaria egin dute.

Lesakako udalaren eta Lagunekin jolasean elkartearen eskutik Gau Beltza ospatuko dute lehen aldiz urriaren 31n Lesakan. Igandean 17:00etatik 18:30era, Harriondoa kultur etxean haurrentzako tailerrak izanen dituzte eta 18:30ean txokolatea banatuko dute. 19:00etan Harrizkoak ipuin kontaketa eginen dute.

Norberak, ator laukiduna eta boneta beltza edo lastozko zapela eramateko eskaria egin dute eta arropa eroso eta zaharrarekin joatea aholkatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun