Talo postua paratuko du Tantirumairu ikastolak Lesakako plazan larunbat arratsaldean

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 27a, 17:00

Lesakako Tantirumairu ikastolak diru iturri garrantzitsua den Tantirutalo talo postua paratuko du urriaren 30ean, larunbatean 17:00etatik 21:00etara Plaza Zaharrean. Giro polita sortu ohi da talo postuaren inguruan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun