Beti Gazte futbol taldea animatzera Azpeitira autobusean joateko aukera izanen dute bazkideek

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 27a, 11:00
Beti Gazteko zaleek Azpeitiara futbolariekin batera autobusean joateko aukera izanen dute.

Ortzegunera arte eman daiteke izena zozketan parte hartzeko eta 8 euro ordaindu beharko dute saridunek, autobusaren eta sarreraren truke.

Lesakako Beti Gazte futbol talde nagusiak urriaren 30ean, larunbatean 17:00etan jokatuko du hirugarren mailako partida Azpeitiko Garmendipe zelaian (Gipuzkoa). Beti Gazte elkarteak bazkideetako batzuk jokalariekin batera autobusean partida ikustera joateko aukera ematen du. Zozketa bidez aukeratuko dituzte adinez nagusi diren bazkideak eta hauek 8 euro ordaindu beharko dituzte, autobusaren eta sarreraren truke.

Parte-hartzeko ‘AZPEITIA – IZEN ABIZENAK’ mezua bidali behar dute Beti Gazte elkartearen WhatsApp zenbakira (696 80 98 86). Zozketa ortziralean eginen dute eta azken izen-emateak ortzeguneko 20:00 arte onartuko dituzte. Zozketa egin ondotik emanen dituzte xehetasun gehiago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun