Asteburu borobila prest dute Etxalarko gazteek urri hondarrerako

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 27a, 12:00
Berri Txarrak taldeari buruzko 'Dardarak' filmaren irudietako bat.

Ortziralean 'Dardara' filma emanen dute eta larunbatean mus eta patata tortilla txapelketak eta elektrotxaranga.

Urriaren 29an, Berri Txarrak taldearen Dardara filmaren emanaldiarekin emanen diote hasiera herriko gazteek antolatutako asteburuari. Filma kultur etxean eskainiko dute ortziralean, 19:00etan, eta bi euroko sarrera ordaindu beharko da momentuan.

Biharamunean, larunbatean, mus txapelketa eginen dute frontoian 17:00etan. Izen-ematea 16:30etik aitzinera egin beharko da leku berean.

Segidan patata tortilla txapelketa eginen dute. Hiru laguneko taldetan, patata, arroltzea eta tipula soilik erabiliz egin beharko dituzte tortillak parte-hartzaileek. Bi txapelketen sari banaketaren ondotik, 21:00etan Burrunba elektrotxarangak alaituko ditu ostatu bazterrak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun