Haurrentzako ipuin-kontalaria Beran ortziralean

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 26a, 20:00
Lau eta zazpi urte bitarteko haurrentzako izanen da kontaketa.

Ines Bengoa ipuin kontalariak Kamishabi ipuin kontaketa eginen du ortzirale honetan Berako Herri liburutegian 18:00etan. Ipuin kontaketa lau eta zazpi urte bitartekoentzako izanen da, eta 50 minutuko iraupena izanen du. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun