Berako Kinto besta antolatzen duen taldeak TTIPI-TTAPAra bidalitako oharrean jakinarazi dutenez aurten ez dute kinto bestarik eginen. Oharrean diotenez, duda handiak izan dituzte besta ospatu edo ez, baina, zentzuzkoena bertan behera uztea dela erabaki dute: «Jakin badakigu kinto bestak zer dimentsio hartzen duen eta iruditzen zaigu oraindik ez dela momenturik egokiena».