Ibon Erdozain eta Joseba Lasarte beratarrak txapeldun Nafarroako Mendi Lasterketen XII. txapelketan

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 26a, 09:00
Joseba Lasarte eta Ibon Erdozain Agoitzen. Nafarroako mendi lasterketen txapelketan txapeldun suertatu dira beterano eta senior mailan.

Zirkuituko zazpi lasterketatik seitan parte hartu dute eta irabazle suertatu dira senior eta beterano mailan.

Asteburu honetan jokatu da Agoizko V. Mendi Lasterketa, Mendi eta Eskalada Kiroletako Nafarroako Federazioak antolatutako Mendi Lasterketen XII. txapelketako azken proba puntuagarria. Aurtengo Mendi Lasterketen Nafarroako zirkuituak, zazpi proba izan ditu eta horietatik seitan parte hartu dute Gure Txokoako Ibon Erdozain eta Joseba Lasarte beratarrek (biek Irati Trail utzi zuten egin gabe).

Proba guztiak bukatuta eta horietan lortutako puntuak batuta, bi beratar hauek nagusitu dira gizonezkoen senior eta beterano mailetan.

Ibon Erdozain senior mailan

Gizonezkoen senior maila nagusian, Ibon Erdozain izan da txapelduna. Sei lasterketatan parte hartu du honako. Seigarren izan zen XII. Extreme Higa de Monreal proban bosgarren Atarrabi Trail proban, zazpigarren VII. Triku-Trail proban, zortzigarren V. Tritoiena proban, laugarren XLV. Mendira Joan-Etorria proban eta bosgarren Agoitzen.

Joseba Lasarte beteranoetan

Beteranoetan, Joseba Lasarte nagusitu da. Ibonek bezala, berak ere sei probatan parte hartu du eta denetan podioan izan da bere kategorian: Higa de Monreal, Atarrabi Trail eta Agoizen lehenengoa izan da, Triku-Trail eta Tritoienan bigarrena eta Mendira Joan-Etorrian hirugarrena.

Garaikurrak, Federazioak berak aitzinerago antolatuko duen ekitaldi batean jasoko dituzte bi korrikalari beratarrek.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun