Majida Maayoufek Maika Ariztegiren 26 urteko errekorra erraustu du Lizuniagako Igoeran

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 25a, 11:00

Gizonezkoen artean, Aimad Bouziane azken sprintean nagusitu zaio Xabier Macíasi.

Lizuniagako Igoeraren berrogeigarren edizioa jokatu zen larunbatean Beran, Gure Txokoa elkarteak antolatua. Aipagarriena emakumezkoen lasterketan gertatu zen, Majida Maayoufek errekor berria egin baitzuen. Ez nolanahikoa gainera. 1995ean egin zuen Maika Ariztegi iturendarrak aitzineko markarik onena, 20 minutu eta 18 segundo. Maayoufek izugarrizko lasterketa egin zuen larunbatean eta 18 minutu eta 30 segundo aski izan zituen Lizuniagako helmugara heltzeko, Ariztegik baino minutu eta 48 segundo guttiago. Lasterketa burutu zuten 51 korrikalarien artean zazpigarren izan zen Maayouf. Emakumezkoetan bigarren izan zen Teresa Igoa Dozagarat beratarra (25.10) eta hirugarren Begoña Aroztegi (25.51).

Emakumezkoen artean alde handiak izan ziren, ez horrela gizonezkoen artean, sprintean erabaki baitzen irabazlea. Aimad Bouziane izan zen bizkorrena (17.28) eta segundo bat gehiago behar izan zuen Xabier Macíasek. Eneko Garinek osatu zuen podioa (17.48).

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun