Saloun egin den nazioarteko makildantzen kongresuan parte hartu du Gure Txokoa dantza taldeak

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 25a, 15:00

Makildantzen lehenengo kongresua burutu dute Saloun (Herrialde Katalanak) asteburuan, eta bertan parte hartu du Berako Gure Txokoa dantza taldeak. 

Larunbat goizean Salouko auditorioan dantza emanaldia izan zuten,  eta arratsaldean Katuluniako, Espainiako, Andorrako eta Portugalgo bertze 82 dantza talderekin batera kalejira egin zuten Salouko itsas-pasealekuan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun