Bixente Igarzabal korrikalari lesakarrak seigarren postua lortu du urriaren 24an Zaragozako XIV. Maratoian. Beti Gazteko korrikalariak 2 ordu, 42 minutu eta 19 segundo behar izan ditu 42,192 kilometroak osatzeko eta lehenengoa izan da bere kategorian, beteranoen M45 kategorian. Denera 650 korrikalarik lortu dute maratoia burutzea.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!