Berako Udalak herritarren parte-hartzea du helburu eta, horretarako, auzoz auzo, jendearekin biltzen ari dira auzotarren kezkak, arazoak eta beharrak ezagutzeko. Atzo Burga plazan bildu ziren eta hainbat gai izan zituzten hizpide; auzoko trafikoaren antolakuntza, errekan jarritako harri-lubeta berria, ur-kolektoreak egiten duen zarata, zakurren kakak eta auzoko garbitasuna…
Bilera guztien egun, leku eta orduak ikusteko egin klik hemen.