80 txirrindulari espero dituzte asteburuan Igantzin Irrisarri Landeko enduro proban

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 22a, 09:00
Mendi bizikleta gainean abiadura eta saltoak egiteko eta ikusteko aukera izanen da asteburuan Irrisarrin.

Urriaren 24an jokatuko da Bucardo Enduro Bike txapelketara irekirako baliagarria den azken-aurreko proba.

Igande honetan, urriak 24, jokatuko da Igantzin IrriSarri Bike Enduro Txapelketako laugarren edizioa. Bucardo Enduro Bike txapelketa irekirako baliagarria den azken-aurreko proba izanen da Igantzikoa. Pirinio aldeko sei probek osatzen dute txapelketa, Vall D’Aran, Ancín, Zona Zero, Gavín, Pobla de Segur eta Igantzin egiten ari direnak.

Larunbatean entrenamendu ofizialak eta sailkapen probak; igandean txapelketa

Kronometratutako lau zati egin beharko dituzte txirrindulariek eta bata bertzetik minutu erdiko tartearekin aterako dira. Larunbat goizean dortsalak banatu eta entrenamendu ofizialak eginen dituzte eta arratsaldean sailkapen probak izanen dituzte. 17:30ean DJ Makalaren saioa izanen da Jolastoki ostatuan.

Igandean 09:00etan hasita jokatuko da txapelketa ofiziala, Dirt Parketik abiatuta. Haurrentzako foir cross lasterketa ere izanen da pista berdean. Bazkalondoan banatuko dituzte sariak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun