Auto gidari bat geldiarazi du Foruzaingoak Beran drogetan positibo emateagatik

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 20a, 12:20

Bera parean, N-121-A errepidean geldiarazi dute gidaria. Positibo eman du drogetan, eta 1.000 euroko isuna eta gidabaimeneko sei puntu kentzeaz gain, autoan zeraman arma ere kendu diote. Armak eramateko lizentzia sei hilabeterako kentzeaz gain, 300 eta 3.000 euro arteko isuna jaso dezake gidariak bigarren arau-haustearengatik. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun