Dagoeneko hainbat auzotako herritarrekin bildu da Aitor Elexpuru Berako alkatea, eta azarora bitartean segituko du bilerak egiten. Bihar izanen dituzte hurrengo bilerak. Bidasoa auzoan Zubi Xabal inguruan gelditu dira 18:30ean, ondotik Foruen Plaza eta Ipar karrikako bizilagunekin 19:15ean Ansonean, eta azkenik Legarbideko auzokideekin plazan 20:00etan.
Orain arteko bileretan Udalak ostatuei terrazak paratzeko utzitako guneak izan zituzten hizpide eta Zia errekak duen uholde arriskuaz ere aritu dira. Honez gain, herrian ibilgailuen gehiegizko abiadura eta ibilgailu pisutsuen pasatzeaz ere egin dute solas, baita karriketako kableek ematen duten itxura txarraz ere. Bertzelako gaiak ere landu dituzte; udalak lanak egiteko Berako hainbat gremio kontratatzeari buruz, ongi ez aparkatzeagatik paratutako multei buruz eta abar.
Ondorengo asteetan ere bilerak egiten segituko dute. Hauxe da egutegia:
Urriak 28
- Suspela (Garatxeko bordan), 18:30
- Suspelttiki (ur deposituan), 19:30
Azaroak 4
- Bortziriak (auzoan), 18:30
- Ibaialde, 19:15
- Agerra (zelai gorrian), 20:00
Azaroak 11
- Zia (Anguleroan), 18:30
- Kaule (Maritxenean), 19:30