Albienteek erabiltzeko bizikleta elektrikoa erosi du Lesakako udalak

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 19a, 15:00

Herriko mugikortasun eredua aldatzeko asmoz lanean ari da Lesakako udala, eta horren adibide da albienteek hemendik aitzinera erabiliko duten e-bike edo bizikleta elektrikoa. Autoa posible den guztietan alde batera utzi eta herrigune barreneko desplazamenduak bizikletan egiten hasiko dira, herri atseginago baten aldeko urrats bat gehiago emanez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun