Gure Txokoa dantza taldeak Katalunian dantzatuko du asteburuan

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 20a, 09:00

Saloun eginen duten Nazioarteko Makildantzen jaialdian parte hartuko du asteburu honetan Berako Gure Txokoa dantza taldeak.

Kongresua Saloun (Herrialde Katalanak) eginen dute eta Berako Makildantzak dantzatuko dituzte bertan. Berako taldeaz gaiz Euskal Herritik bertze hiru talde ere joanen dira Kataluniara: Eskuernagatik, Legazpitik eta Ribaforadatik. Kataluniako eta Euskal Herriko taldeekin batera, Espainiako, Portugalgo eta Andorrako hainbat taldek ere parte hartuko dute.

Gure Txokoa dantza taldeko hamalau dantzari eta bortz txistulari joanen dira asteburuan. Dantzaz gain, hitzaldiak eta aurkezpenak izanen dira kongresuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun