Nahiak Nahi taldearen kontzertua larunbatean Beran

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 20a, 08:00

Kontzertua Berako Kultur Etxean izanen da, 18:30ean. Sarrerak dagoeneko salgai daude Agara Prentsan, bortz eurotan. 

Jarrera da bidea izeneko diskoa aurkeztuko du larunbatean  Berako Kultur Etxean Nahia Ojeta, Rubén Mantilla, Iñaki Pulido, Iñaki Santos eta Jaitxo Segura musikariek osatutako Nahiak Nahi taldeak. Uda eta udazkenean grabatu dute diskoa eta Arkaitz Ezkaik, Chica Sobresaltok eta Adrián Vallejok ere kolaboratu dute.

TTIPI-TTAPAk bi sarrera zozketatuko ditu urriaren 23an Nahiak Nahi taldeak Beran emanen duen kontzerturako Ttipi Txartela dutenen artean. Urriaren 22ko 10:00ak arte egonen da zabalik zozketa eta eguerdian jakinaraziko dugu irabazlearen izena. Parte hartu nahi duzu? Egin klik hemen. Zorte on!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun