Urriko elkarretaratzea Beran egin dute Baztan-Bidasoko pentsiodunek

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 19a, 10:00

28 lagun elkartu ziren atzo eguerdian Beran, Baztan-Bidasoko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako elkarretaratzean. Pentsio duina, bizi duina lelopean, «guttieneko 1.080 euroko pentsioa» eskatu zuten, eta Bruselan eta Madrilen egindako mobilizazioen berri eman zuten. Horrekin batera, urriaren 25ean Iruñean eta 28an Gasteizen biltzekoak dira legebiltzarraren aitzinean.

Hilabeteko hirugarren astelehenetan ateratzen da karrikara Baztan-Bidasoko Pentsiodunen Mugimendua, herriak txandakatuz. Irailaren 20an Elizondon bildu ziren aeta tzo Beran. Hurrengo hitzordua azaroaren 15ean Donezteben izanen dute, abenduaren 20an Lesakan, ilbeltzaren 17an Elizondon... Ikasturteko azken elkarretaratzea ekainaren 20an Beran eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun