10 ibilgailu geldiarazi ditu Foruzaingoak Bortzirietan drogetan eta alkoholean positibo emateagatik

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 19a, 08:51

Foruzaingoak jakinarazi duenez Bortzirietan (N-121-A) egindako azken kontrolean hamar ibilgailu geldiarazi zituzten. Zortzi gidarik positibo eman zuten drogetan eta bik alkoholean. Haietariko batek kokainan eman zuen positibo eta autoan 13 hilabeteko haur bat eta haren ama zeuden berarekin. Haurraren amari ere salaketa jarri zioten marihuana eramateagatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun