Turismo dinamizazioan urtebetez lanean aritzeko pertsona bat kontratatu nahi du Lesakako udalak. Dokumentazioa aurkezteko azken eguna urriaren 25a izanen da. Deialdiaren oinarriak www.lesaka.eus webgunean.
Bertze alde batetik, bortz hilabetez, lanean aritzeko pertsona bat kontratatzeko deialdia egin du Lesakako udalak. Haur Txokoa kudeatzea, Gaztelekua koordinatzea eta haurren parte-hartze organoa dinamizatzea izanen dira bere zereginak.
Dokumentazioa aurkezteko azken eguna urriaren 25a izanen da eta horretarako Nafarroako enplegu zerbitzuan izena emana egon beharko da, eskatzen den atalean. Deialdiaren oinarriak www.lesaka.eus webgunean.