Goizean Bortzirietako, Baztango, Malerrekako eta Xaretako eskulangileen eta janari ekoizleen azoka egin zuten Merkatu plazan eta Altzateko plazan. Trikitilariek, gaitero-atabalariek, Musika Eskolakoen aktuazoiek eta abesbatzaren kantuek girotu zuten Azoka Eguna.
Arratsaldean musikak presentzia handiagoa izan zuen. Olaia Iantziren kontzertua izan zen Altzateko plazan eta eguna bukatzeko dantzagarriak Kiki Bordatxorekin.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!