Irailaren 15ean egindako osoko bilkuran proiektua aztertzeko Azterketa Batzorde bat sortzea erabaki zuen udalak. Azterketa Batzordeak funtzionamenduaren alderdi jurudiko, tekniko eta ekonomiko-finantzioaren garapena jasotzen duen txostena egin zuen, eta egiaztatu zuen eraginkorragoa eta efizienteagoa dela kudeaketa kapital publikoko merkataritza sozietate baten bitartez egitea, udalak berak egitea baino. Azterketa Batzordeak bere lana eginda, urriaren 7an, sozietatearen estatutuen proiektuaren zirriborroa aurkeztu zuten.
Orain, 30 egun naturaleko epea izanen du udalak memoria eta estatutuen proiektua jendaurrean jartzeko, eta epe horretan aurkezten ahalko dira alegazioak eta oharrak ere.