Irantzu Pastor argazkilari lesakarraren ‘Lumineszenteak’ liburua argitaratu dute

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 14a, 14:00

Igone Mariezkurrena kazetaria eta Irantzu Pastor kazetari lesakarra, 'Lumineszenteak' liburuaren aurkezpenean, asteazkenean Bilbon.

Bere argazkiekin batera Igone Mariezkurrena kazetariaren testuak ageri dira.

Irantzu Pastor Ordoki argazkilari lesakarrak eta Igone Mariezkurrena Fernandez kazetariak elkarlanean egindako Lumineszenteak • Luminiscentes liburua aurkeztu zuten urriaren 13an Bilbon.

Gainera, «emakumeen kontrako indarkeria ikusezinak eta erresilientzia historia zenbait» biltzen duten lanen erakusketa ere zabalik dute urriaren 9tik 26ra Bilboko Zabalgune eraikinean.

Hain zuzen, urriaren 14tik 21era Bilbon eginen den Film Sozialak Zinema Ikusezina Jaialdiaren hamahirugarren edizioa eginen dute. 80 film ikusgai izanen dira eta 500 proiekzio baino gehiago eginen dituzte. Horien artean egonen da ikusgai Irantzu Pastorren eta Igone Mariezkurrenaren lana ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun