Suizidioari buruzko hitzaldia izanen dute Lesakan urriaren 21ean

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 14a, 10:00

Solasaldia Pedro Villanueva adituak emanen du

Hitzaldira joateko urriaren 18a baino lehen izena eman beharko da.

Lehenagotik ere zifra altua zen, baina, pandemiak utzitako ondorioek nabarmen igo dituzte suizidio kasuak mundu osoan. Gizartean tabu den gaia da suizidioarena, eta hori plazara ekarri asmoz, Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Nafarroako Gobernuak eta Itxaropenaren Telefonoak antolatuta, suizidioari buruzko solasaldia izanen da Lesakako Harriondoa kultur etxean.

Datorren ortzegunean, urriaren 21ean 17:30ean izanen da hitzaldia Hurbiletik begiratzen izenpean. Pedro Villanueva suizidio eta krisi egoeratan espezializatutako psikologo eta doktorea solastatuko da.

Hitzaldira bertaratzeko ezinbertzekoa izanen da urriaren 18a baino lehen izena ematea 634 22 36 59 zenbakira  WhatsApp mezu bat bidalita, edota info@bortziriakgz.eus helbide elektronikora idatzita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun