Mensu pintorearen erakusketa ikusgai dago Berako Armi galerian

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 8a, 14:30

Mensu margolariaren Sarako paisaia, erakusketan ikusgai dagoen margolanetako bat.

Urriaren 24ra arte ikus daitezke Madrilen sortutako artistaren lanak.

Jose Mensuro Hernandez Mensu pintorearen erakusketa ikusgai dago Berako Suspela auzoko Armi galeria etxe museoan. Madrildarra da sortzez Mensu, baina bere ikasketak Donostian abiatu zituen eta geroztik harreman berezia izan du Bidasoarekin, baita Euskal Herriarekin ere. Bere ibilbide luzean mundu osoko hainbat galeria eta museotan erakutsi ditu bere obrak, eta hainbat sari ere eskuratu ditu. Pinturaz gain bertzelako diziplinak ere landu ditu, zinema eta antzerkia, erraterako.

Erakusketa urriaren 24a arte ikusten ahalko da Berako Armi galerian, egunero 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:30era. Jokin Arman eskultoreak eta Trini Mikelarena pintoreak sortu zuten Armi galeria Etxe Museoa iaz.

Mensu margolaria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun