'Kirolak' dantza ikuskizuna eskainiko dute Helena Lizari, Leire Aldaz eta Koldo Arostegik urriaren 16an, larunbatean 19:00etan Harriondoan. Sarrera 6 euro kostako da eta dagoeneko online eskura daiteke. 'Kirolak' 2021eko Nafarroako Antzoki Sarearen Zirkuituan barne dago.
Lan honek herri-kiroletan du inspirazio-iturri, eta horiek landa-eremuko ogibideetan oinarritzen dira. Dantzaren bitartez eraldatuz, kulturari interpretazio garaikideago eta poetikoago bat emanez. Kirolen fisikalitatean eta indarrean oinarrituta, hiru dantzarik eta bi txalapartarik imajinario abstraktu bat sortzen dute. Nola aurkitu poesia indarrean, erresistentzian eta iraunkortasunean?
Laida Aldazek eta Helena Lizarik 2016an gai honen inguruan kale-obra labur bat sortu zuten. Kaleko bertsio hori hainbat lekutan erakutsi zen: Dantza Hirian, DNA 16 jaialdian, Fitur azokan, DDM jaialdian, Fira Mediterranean Etxepare Institutuarekin lankidetzarekin, Bruselan Nafarroako Ordezkaritzaren lankidetzarekin, DNA 18n eta Nafarroako Kultur programaren barne. Ikuskizun horretatik aitzinera, antzokirako bertsio luzea (50 minutukoa) sortu dute artistek. Horretarako, Gipuzkoako dantzaren etxea den Dantzagunearen Sortutakoak11 arte-egoitza jaso zuten, DanZalava ekimenak koreografiaren arloko laguntza bat eman zien, eta Fundación Caja Navarra eta La Caixaren Innova cultural 2018 laguntza jaso zuten. Ikuskizun hau Atarrabiako Kultur Etxean 2019ko ekainaren 14an aurkeztu zuten lehen aldiz.
Zuzendaritza: Helena Lizari eta Laida Aldaz
Sorkuntza eta interpretazioa: Koldo Arostegui, Laida Aldaz eta Helena Lizari
Zuzeneko musika: Txalaparta Zaldizka eta Hutsun Txalaparta
Argiztapena eta soinua: David Bernués
Ekoizpena eta komunikazioa: Rosa García
Ekoizlea: El Trastero Creativo Asociación
Kudeaketa: La Faktoria Choreographic Center