Moldaera: klima-aldaketaren aurkako bertze borroka bat izeneko erakusketa Etxalarko kultur etxean ikusgai izanen da urriaren 13tik 30era, astegunez 16:00etatik 19:30era. Erakusketa Nafarroako Gobernuak antolatua da eta klima aldaketaren aitzinean Nafarroan hartutako neurriak eta egoeraren datuak azalduko ditu.
Aldaketa klimatikoak dakartzan ondorioak azalduko dituzte erakusketa horretan, gizartea prestatzeko eta egokitzen hasteko helburuarekin. Hala ere, mezu argia du; egokitze hoberena gasen isuriaren murrizketa da, gasa baita klima aldaketaren sortzaile handienetako bat. Erakusketarekin eta gai honekin lotuta, antzezlan bat ere eskainiko dute Kultur etxean, urriaren 16an, larunbatean 19:00etan.