Mobilizazio deialdia egin du Ernaik Beran urriaren 12rako

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 8a, 12:00

'Ezer ez ospatzeko' lemapean, mobilizaioak eginen dituzte Euskal Herri osoan urriaren 12an

Nafarroako Ernaik bi mobilizazio deitu ditu urriaren 12rako, Hispanitatearen Egunerako hain zuzen. 12:30ean Iruñeko Baratxurien plazan elkartuko dira eta 19:00etan Berako Mukixu zubian. Urriak 12 «iragan basatia harrotasunez aldarrikatzeko darabilen eta izaeraz inposizioa eta ukazioa dituen egitasmo politikoa» dela argudiatuz, «espainiar inposizioarekin haustea» ezinbertzekoa ikusten dute Ernaiko gazteek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun