Aparkaleku berria eta norabide bakarreko karrikak antolatu dituzte Lesakan

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 7a, 10:00

Hemendik aitzinera, Lesakako Bittiria karrikako 24. zenbakiaren gibelean dagoen partzelan apartzeko aukera izanen da. Pibote batzuen bitartez seinalizatu dira aparkatzeko tokiak.

Inguru beretsuan, ibilgailuendako norabide bakarreko karrikak antolatu ditu Lesakako udalak. Honela, Bittiria karrikako 26tik sartu eta 28 portaletik (Intzuri optika ondoan) atera beharko dute ibilgailuek hemendik aitzinera. Modu horretara, karrika horietan aparkamenduak ere margotuko dituzte, plaza gehiago atera eta hauek egonkortuz.

Poliki-poliki Lesakako udala lanean ari da aparkaleku berriak sortzeko asmoz, mugikortasun azterketa oinarritzat hartuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun