Beti Gazte futbol taldea animatzera jokalariekin batera Larrabetzura autobusean joateko aukera izanen dute bazkideek

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 7a, 09:00
Taldea animatzera jokalariekin batera joateko aukera eman du orain ere Beti Gaztek.

Ortziralera arte eman daiteke izena zozketan parte hartzeko eta 8 euro ordaindu beharko dute saridunek, autobusaren eta sarreraren truke.

Lesakako Beti Gazte futbol talde nagusiak urriaren 9an, larunbatean 17:30ean jokatuko du hirugarren mailako partida Larrabetzun (Bizkaia) Uritarra taldearen kontra. Etxetik kanpo jokatzen dituen partidetan, Beti Gazte elkarteak bazkideetako batzuk jokalariekin batera autobusean partida ikustera joateko aukera ematen du. Zozketa bidez aukeratuko dituzte bazkideak eta hauek 8 euro ordaindu beharko dituzte, autobusaren eta sarreraren truke.

Parte hartzeko ‘LARRABETZU – IZEN ABIZENAK’ mezua bidali behar dute Beti Gazte elkartearen WhatsApp zenbakira (696 80 98 86). Zozketa ortziralean eginen dute eta azken izen-emateak ortziraleko 17:00ak arte onartuko dituzte. Zozketa egin ondotik emanen dituzte xehetasun gehiago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun