Igandean jokatuko dute Nafarroako Bertsolari Txapelketako hirugarren final-laurdena

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 7a, 15:00

Eskualdeko hainbat bertsolari izanen dira Zangozan oholtza gainean

Urriaren 10ean, 17:30ean Zangozako Karmengo Auditorioan jokatuko dute Nafarroako Bertsolari Txapelketaren hirugarren final-laurdena. Bertan kantatuko dute Joanes Illarregi Marzol (Leitza), Mikel Lasarte Cia, Oier Lakuntza Irigoien, Sarai Robles Vitas, Xabat Illarregi Marzol (Leitza) eta Xabier Silveira Etxeberria (Lesaka) bertsolariek. Zigor Gartzia Arregi Zian ariko da gai-jartzailen lanetan. Sarrerak salgai daude dagoeneko www.bertsosarrerak.eus web orrian, eta egunean bertan gelditzen badira leihatilan ere erosten ahalko dira ordubete lehenago.

Lau final-laurden eginen dituzte guztira 24 parte-hartzailerekin. Joan den astean Izaban jokatutako saioak eman zion hasiera kanporaketa prozesuari eta Eneko Fernandez lesakarra nagusitu zen. Larunbatean Tafallan, igandean Zangozan eta Donezteben urriaren 16an jokatutako final-erdietako irabazleak Fernandezek batera zuzenean igaroko dira hurrengo fasera. Puntuazio altuena duten bertze 12 bertsolariek ere hurrengo fasean kantatuko dute.

Final laurdenenen ondotik, hiru finalaurrekotan erabakiko dira Iruñean azaroaren 28an jokatuko den finalera ailegatuko diren zortzi bertsolariak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun