Larreak modu kontrolatuan erretzeko baimenak eska daitezke Etxalarko Udalean

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 6a, 08:22

Etxalarko Udalak oroitarazi du mendian erreketak egin nahi dituen orok baimena eskatu behar duela. Abenduaren 31n bukatuko da eskaera egiteko epea, eta baimena lortzen dutenek datorren urteko apirilaren 30a arteko epea izanen dute egiteko.

Eskaera Etxalarko udal idazkaritzan egin behar da, eta ondotik udala arduratuko da Nafarroako Gobernura tramitatzeaz.

Udalak oroitarazi du baimenik gabeko erreketak erabat debekatuak daudela «hagitz arriskutsuak» direlako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun