Teknologia berrien erabilera arduratsuaz aritzeko hitzaldia izanen dute ortzegunean Igantzin

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 5a, 15:00

Guraso eta tutoreei zuzendutako hitzaldia izanen da. Ortzegunean, urriaren 7an, 18:00etan Igantziko Baratzondoko aretoan eginen dute.

Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Pantallas Amigas elkarteak eta Nafarroako Gobernuak antolatu dute eta «nerabezaro kontaktatua, sare sozialak, mugikorra... Beharrezkoak al dira?» gaia landuko dute.

Parte hartzeko ezinbertzekoa izanen da aitzinetik izena ematea: info@bortziriakgz.eus helbidera idatzita edo 634 22 36 59 telefonora deituta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun