Joxe Angel Goienetxe Etxalarko albintearen agurra

Irune Elizagoien 2021ko urr. 5a, 16:00

34 urtez izan da albinte Etxalarren eta irailaren 30ean erretiratu zen

Joxe Angel Goienetxe 34 urtez Etxalarko Udalaren albinte lanetan aritu da eta irailaren 30a bere laneko azken eguna izan zen, erretiroan sartuz. Hainbat lan egin ditu urte guzti hauetan zehar: Ehiza zaina Usategietako ehiza denboraldian, kanposantuko lur emate lanak, herriko ur deposituaren lanak, herriaren garbiketa, igerilekuetako lanak eta bertze hainbertze lan. Irailaren 25ean omenaldia egin zitzaion udalaren aldetik eta besta egun politean ospatu zuten bere lan ibilbidearen akabera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun